Garuneko paralisia duen ume baten aldeko tapoi-batzea abiatu dute

Iker Rincon Moreno 2017ko aza. 18a, 10:08

Meningitis batek eragindako garuneko paralisia jasaten duen Urdulizko ume bati laguntzeko plastikozko tapoiak batzen hasi dira oraintsu. Urtebete duen umearen kasuan, gaixotasunari aurre egiteko dirua behar dute bere senideek. Horretarako, "Aurrera, Araitz" kanpaina abiarazi zuten orain dela gutxi; goiburu berbera duen orrialdea zabaldu dute Facebook sare sozialean, eta, daborduko, babesa eta elkartasuna jaso dute leku askotatik. Tapoiak batzeko lekuen berri ematen dabiltza sare sozial horren bidez.

Azkenaldian gaixotasunak dituzten pertsonei laguntzeko modua bilakatu dira bilketa horiek, dirua lortzeko; izan ere, horien tona bakoitzeko 300 euro lortu ohi dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun