Klubak gaur jakinarazi duenez, abuztutik dabiltza matxura konpontzeko irtenbideren baten bila, eta lehenengo momentutik eta "ia egunero" jakinarazi zieten egoera Urdulizko Udalari eta obren arduradunei. Futbol-taldeko arduradunen esanetan, "elkarrizketa bakoitzaren ostean agindu izan digute hurrengo asterako konponduta egongo zela, baina oraindik gaude horretan. Gaur bertan, bilera izan dugu Udalagaz eta denak segitzen du berdin". Horren aurrean, Urduliz Futbol KLubak hartu du eskola-kiroleko entrenamenduak bertan behera uzteko erabakia, arazoa konpondu arte. Zuzendaritzak gogorarazi duenez, "arazoa ez da gurea, baina gu gara kaltetutakoak".