Honako hauek izango dira omenduko dituzten kirolariak: Ainhoa Ortega, Aitor Zabala eta Aitor Ugarte urduliztarrak eta Urdulizen bizi den Itziar Ansoleaga algortarra.
Txinako Xuzhou herrian burututako Munduko Goma Gaineko Sokatira Txapelketan, urrezko domina lortu zuen Ansoleagak 500 eta 540 kiloko probetan. Ortegak, berriz, 500koan urrezkoa eskuratu zuen, baina 540koan ordezko gisa geratu zen.