Ohiko moduan, hitzordua goizeko 10:00etan ipini dute, Elortza plazan, udaletxearen aurrean hain zuzen ere. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ibilalditxo lasaia eta osasungarria egingo dute, Urduliztik atera barik edo ia-ia, norberak aukeratuko duen ibilbidearen arabera.
Hala, ibilbide laburra aukeratuko dutenek bisitatuko dituzte Errementariñe, Haurreskola, Antsonekoa plaza, Artadi auzunea eta Goieta kalea, hurrenez hurren, udaletxera bueltatu baino lehenago. Denera, ibilbide horrek 2.570 metro izango ditu, eta ordu erdi inguru-edo beharko dute ibilaldi osoa amaitzeko. Ibilbide luzearen aldekoek ordu bat eta ia bost minutu beharko dute 5,7 kilometro bete eta Torrealde, Igeltzera, Osteiko, Marutze, Santa Mariñe baseliza eta Labetxe industrialdetik igarotzeko, udaletxean amaitu aurretik. Orduantxe, hamaiketakoa prestatuko dute, eta umeei opari bana emango diete.
Izen-ematea aurretik egin daitezke kultur etxean edo udaletxean. Modu berean, martxaren egunean bertan inskripzioa bete ahal izango da, goizeko 09:30etik aurrera. Parte hartzeko ez da beharrezkoa inolako kirol-mailarik izatea. Urdulizko Udalak antolatzen du ekimena, Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz, urduliztarren osasunaren alde egiteko asmoz.