Urduliz Futbol Taldea jokalari berriak probatzen hasiko da

Iker Rincon Moreno 2018ko mai. 2a, 16:36

Urduliztarrak, zuriz, Santurtziko San Jorge futbol-eskolaren aurka. © SAN JORGE FUTBOL-ESKOLA

Daborduko, 2018-19 denboraldia prestatzeari ekin dio Urdulizko Futbol Taldeak. Klubak ateak zabaldu dizkie balizko jokalari berriei, eta 2000tik 2012ra bitartean jaiotako umeak zein gazteak deitu ditu, Iparralde futbol-zelaira joan eta entrenatzen has daitezen. Gaur arrastian hasiko dira gazteenak.

Antolaketa-arazoak ekiditeko, klubak ezinbestekotzat jo du Iparralde futbol-zelaira joan aurretik futbol-taldeko koordinatzaileagaz harremanetan ipintzea. Hala, 647 108 484 telefonora dei edo coordinador@urdulizft.com posta elektronikora idatz daiteke. Entrenamenduetara kirol arropagaz joatea eskatu du klubak.

Deialdiak

  • 2000n, 2001ean eta 2002an jaiotakoak: maiatzaren 2an, 4an eta 9an, 18:30ean.
  • 2003an jaiotakoak: maiatzaren 2an, 7an eta 9an, 18:30ean.
  • 2004an jaiotakoak: maiatzaren 2an, 4an eta 9an, 17:15ean.
  • 2005ean jaiotakoak: maiatzaren 2an, 7an eta 9an, 17:15ean.
  • 2006an jaiotakoak: maiatzaren 3an, 8an eta 10ean, 18:30ean.
  • 2007an jaiotakoak: maiatzaren 3an, 8an eta 10ean, 17:15ean.
  • 2008an jaiotakoak: maiatzaren 3an, 8an eta 10ean, 18:30ean.
  • 2009an jaiotakoak: maiatzaren 3an, 8an eta 10ean, 17:15ean.
  • 2010ean, 2011n eta 2012an jaiotakoak: maiatzaren 3an, 8an eta 10ean, 17:30ean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun