Inola emakume-elkarteak Kantabriarako bidaia antolatu du

Iker Rincon Moreno 2018ko mai. 8a, 14:34

Emakumeen elkarteak antolatutako ikastaroetako bat. © INOLA

Urdulizko Inola emakumeen kultur elkarteak Kantabriako Santillana del Mar herrira joateko bidaia antolatu du, maiatzaren 26rako; Altamirako haitzulo eta museoa ezagutzeko txangoa izango da, hain zuzen ere.

Autobusa Urdulizko jubilatuen etxetik irtengo da hilaren 26an, zapatuan, 08:30ean eta Kantabriara 10:45ean heltzea aurreikusita dago. Segidan, Altamirako haitzulora eta museora egingo dute bisita. Bidaia bukatzeko, Conde jatetxean 20 euroko menua jateko aukera egongo da. Autobusa 18:15ean bueltatuko da Urdulizera.

Interesatuek Inola kultur elkartetik (Torrebarri bidea, 1, eliza ondoan) pasa ahal dira hilaren 14a baino lehen, martitzenetik eguenera, 18:45etik 19:45era bitartean. Bazkideentzako prezioa 35 eurokoa da eta 40 eurokoa gainerakoentzat. Hala ere, Inola kultur elkartearen arduradunek adierazi dutenez, "bidaiaren prezioa 35 pertsona ingururako kalkulatu egin da, beraz, jende gehiago apuntatzen baldin bada, prezioa jaitsi egingo da; hori gertatuz gero, dirua bidaia egunean itzuliko lirateke".

Batzar orokorrerako deia

Inola emakumeen kultur elkarteak hilaren 21ean, astelehenean, egingo duten batzar orokorrerako deialdia iragarri du; lehenengo txanda 18:30ean izango da, eta bigarrena, 19:00etan. Gai-zerrenda honako hau izango da, zuzendaritza-batzordeko kideek adierazi dutenez:

  • Hautagaitza berrien aurkezpena edo zuzendaritza-batzordearen eraberritzea.
  • Kontuen egoera.
  • Maiatzaren 26ko bidaia.
  • Herriko paneletan kartelak inkatzea.
  • Aktibitateak: arauen aldaketak direla eta, irakasleen egoera hausnartzea; ikasleen alten eta bajen inguruko komunikazioa, irakasleen partez; irakasle-kopuruko gabeziak komunikatzea; eta ikasleek jardueretan segituko duten ala ez baieztatzea.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun