Interesen bat dutela uste dutenek errolda azter dezakete udaletxeko bulegoetan bertan, eta, hala badagokie, bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak edo alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte. Borondatezko epea gaindituta, irailaren 18an nahitaezko epea hasiko da, ordaindu beharrekoari gainkargua eta interesak gehituz.
Non eta zelan ordaindu
Ordainketa helbideratuta dutenek ez dute inolako kudeaketarik egin behar izango, baldin eta bankuaren helbideratze-kontuari eutsi badiote. Udalak tramitatuko du euren ordainketa. Helbideratutako ordain-agiriak uztailaren 10ean, kargatuko dira kontuan.
Ordainketa helbideratuta ez dutenek, berriz, etxean jasoko dute hainbat inprimaki. Horiek honako bankuren batean aurkeztu ahal izango dute: Kutxabank, BBVA, La Caixa edo Banco Santander. Bertan, beharginei leihatiletan eman edo kutxazain automatikoetan eskaneatu ahal izango dute, barra kodea erabiliz.
Era berean, ordainketa Internetez ere egin daiteke, Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-sistemaren bidez: Euskadi.net/nireordainketa
Inprimaki barik egotekotan
Udalak gogoarazi duenez, "inprimaki-sorta ez jasotzeak edo ordaintzeko borondatezko epearen barruan ez jasotzeak ez du ezarritako epearen barruan ordaintzeko beharretik salbuesten. Inprimaki-sorta jaso ez edo hura galduz gero, Urdulizko Udaletxera bila joan beharra dago”.