Goizeko 07:30ean botako dute suziria, eta 09:00etan udalerria girotuko dute txistulariek. Rabu-txapelketan parte hartu gura dutenek 12:45era arte aukera izango dute izena emateko. 11:00etako mezaren ostean, herriko Maria Asla Ugarte amamari eta Pedro Celaya Eguren aititari gorazarre egingo diete. Iratxo Gorria dantza-taldearen erakustaldia 12:00etan izango da; eta goiz osoan ingurua girotzen ibiliko dira Auspokalekoak. Nagusientzako hamaiketakoa 13:00etan eskainiko dute txosnan; eta 13:30ean, lapikoak aurkezteko ordua izango da.