Uztailak 20, barikua
Santa Mariñe eguna
- 11:30 Igoera: Eliza aurretik Santa Mariñe baselizaraino, udal-agintariakaz batera, txistulariek lagunduta.
- 12:00 Meza nagusia eta ohorezko aurreskua, ama izan direnei eskainita.
- 13:00 Hamaiketakoa, fanfarrearen doinuek alaituta.
- 19:00 Santa Mariñetik Antsonekoa plazaraino jaitsiera, buruhandiakaz eta Algortako Agurra eta Urdulizko Iratxo Goria dantza-taldeakaz. Ondoren, talde horiek dantza-erakustaldia eskainiko dute Antsonekoa plazan.
- 20:30 Txokolatea banatuko dute; gero, erromerian, dantza egiteko aukera egongo da, herriko trikitilarien eta pandero-joleen doinuetara.
Uztailak 21, zapatua
Tortilla-lehiaketa
- 12:30-13:00 Tortilla-lehiaketan izen-ematea, Iturrigoikoa parkean.
- 14:00 Tortillen aurkezpena.
- 16:00 Kuadrillen jokoak. Sari berezia egongo da kuadrilla irabazlearentzat.
- 17:00 Tortilla-lehiaketaren sari-banaketa. Euria bada, jokoak eta sariak Antsonekoa plazan izango dira.
Lehiaketaren oinarriak:
• Sua egiteko egurra banatuko dute; butanoa ere erabil daiteke.
• Patatak, arrautzak, olioa eta gatza bakarrik erabil daitezke osagaitzat.
• Lehiaketak maila bi izango ditu: 16 urtetik gorakoak eta adin horretatik beherakoak.