Urdulizen hildako bat eragin zuen kamioi-istripua ikertzen dabil Ertzaintza

Iker Rincon Moreno 2018ko abu. 7a, 13:26

© BIZKAIKO SUHILTZAILEAK

Gizonezko bat hil zen atzo arrastian, 17:15ean, BI-634 errepidean, Butroe eta Urduliz artean (Dobaran auzoaren parean) izandako zirkulazio-istripuan.

SOS Deiak larrialdietako zerbitzuak suhiltzaileak eta osasun-zerbitzuak bidali zituen BI-634 errepidean kamioi bat irauli zela jakin zutenean. Larrialdietako zerbitzuek istripuaren biktimaren heriotza egiaztatu baino ezin izan zuten egin. Ertzaintzak dagokion ikerketa martxan ipini du istripuaren arrazoiak argitzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun