Ekogunek azaldu duenez, "Udagoiena heldu da, zuhaitzen adarrak lehortu dira eta euren hosto ederrak lurrera erori dira…". Hori baliatuta, adar eta hosto horiek batu eta "animali ikusgarriak" sortuko dituzte hosto-tailerrea: "oreinak, hontzak, txoriak.... udagoienak eskaintzen dizkigun koloreakaz animali ederrak egingo ditugu". Parte-hartzaile kopurua irekia da.
Animaliak sortzeko ikastaro praktikoa Inguru-minguru tailerren baitan eskainiko dute arrastian. Tailer horiek Mankomunitatea osatzen duten zazpi udalerrietan egiten dabiltza. Horien helburua da txikienei ingurumenarekiko errespetua sustatzea: baliabide naturalak modu egokian erabiltzearen arduraz sentsibilizatzea, hondakin gutxiago sortzearen garrantziaz jabearaztea eta birziklatzea eta berrerabiltzea bultzatzea, besteak beste.