Bizkaiko garagardo-jaia egingo dute Urdulizen

Iker Rincon Moreno 2018ko urr. 25a, 16:51

Etxeandia garagardotegian ospatuko da bertoko garagardoen festa. OSKAR GUTIERREZ

Bihar eta etzi, barikuan eta zapatuan, Bizkaiko Garagardo Jaia egingo dute Urdulizko Etxeandia garagardotegian. Etxeandia bera ez ezik, honako Bizkaiko beste garagardo hauek dastatu ahal izango dira: Maiken balmasedarra, Laugar gordexolarra eta Urban Beer zamudiotarra.

Hitzordua 17:00etatik 24:00etara ipini dute egun bietan. Gainera, barikuan, Uribeko VI. Urri Gastronomikoa dela eta lantegian bisita egiteko eta hiru artisau-garagardo dastatzeko aukera izango da.

Ekimenaren kartela

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun