Herriko hainbat elkartek parte hartu zuten ekimenean, tartean Iratxo Gorria dantza-taldea, Iretargi kultur elkartea eta Urduliz Futbol Taldea; norbanakoek legez, euren konpromisoa adierazi zuten agerraldian, ariketa sozialaren antolatzaileek zabaldu dutenez.
Belarriprest- eta Ahobizi-rolen txapak banatu eta Hamaikakoa aurkezteaz gainera, bertaratutakoek festa-giroaz gozatu zuten.
Ekimenean, gogorarazi zuten Euskaraldia bariku honetan hasi eta abenduaren 3an amaituko dela. Euskaraz bizitzeko 11 egun horien barruan, abenduaren 2an, domeka, Urdulizko Euskaraldiaren bertso-ibilaldi bat egingo dute, Antsonekoa plazatik aterata, goizeko 10:00etatik aurrera.