Euskaraldia

Mugaren gainetik euskarak bizi duen egoera erakutsiko dute Urdulizen, dokumental baten bidez

Iker Rincon Moreno 2018ko aza. 27a, 17:23

Bariku honetan, azaroaren 30ean, "Faire la parole" (Hitza egin) dokumentala proiektatuko dute Urdulizko kultur etxean, doan, 20:00etan. Euskaraldiaren barruan kokatuta dago ekimena.

Eugene Green idazle eta zinemagile estatubatuar-frantsesak filmatu zuen dokumentala 2014an, euskaraz. Iaz estreinatu zuen. 116 minutuan, lau gazte Euskal Herrian barna segituko ditu filmak, gure hizkuntzari eta kulturari buruz mintzatzen, euskaraz. Izan ere, Greenek hainbatetan azaldu du euskara eta euskal kultura maite dituela.

Berba egiten den hizkuntzaren arabera nola bizi den kontatzeko, euskaraz bizitzea erabaki duen mugaren alde bietako gazte-talde euskaldun baten arteko komunitate ikusezina marrazten duen filma da. Menditik eta bakoitzaren identitatetik bidaia bat egiten duen nerabe-taldean zentratzen da, bereziki. Zortzi minutuko aurrerakin luzea hemen ikus daiteke.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun