Hala, abenduaren 26a eta urtarrilaren 5a bitartean, gaztelekua zabalik egongo da 17:30etik 20:30era, jai-egunetan eta txangoren bat izango den egunetan izan ezik. Gaztelekuak daborduko iragarri du proposatutako irteerak eta tailerrak, hala nola, Umeen Gabonetako Parkerako txangoa eta Grafiti- eta Arropak pertsonalizatzeko tailerrak. Argibide gehiago lortu guraz gero, interesdunak gaztelekutik zein kultur etxetik pasa daitezke, edo gazteleku@urduliz.eus posta elektronikora idatzi, edo 688 846 190 telefono-zenbakira deitu.
Bitartean, abenduaren 20ra arte, ohiko ordutegia izango da gazte-zentroan: zabalik egongo da barikuetan eta zapatuetan, 17:00etatik 21:00etara; eta domeketan, 17:00etatik 20:00etara.
Ohi legez, gaztelekuko jarduera denak 12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude.