2017. urtean zuhaitz baten irudia ipini zuten Inola elkartearen emakumeen etxearen lorategian, Andra Barriak emakumeen Kontseiluak eta Uribe Kostako herri guztiek. Zapatuan, ibilbidea egingo dute eskulturatik udaletxera. Kanpainarako espresuki diseinatu diren plakak ipiniko dituzte Urdulizko zenbait lekutan, ibilbidea egin bitartean.
Herrian irudikatuko den herritarren ituna Urdulizko eskubaloi taldeak proposatu du, eta ekitaldia egin ondoren eskubaloi taldeko jokalariek ekitaldi honetarako omenezko partidua jokatu dute.
Urdulizko herritar guztiei dei egin die Udalak, zapatuko ekintzan parte har dezaten “emakumeen eskubideak aldarrikatzeko”.