Bigarren eskuko azoka solidarioa egingo dute ekainaren 8an Urdulizen

Erredakzioa 2019ko mai. 28a, 11:53
Askotariko objektuak erosi ahal izango dira azokan.

Ekainaren 8an bigarren eskuko objektuen azoka egingo dute Urdulizko Antsonekoa plazan. Horretan postutxoa ipini gura dutenek hilaren 31ra arte dute izena emateko aukera. Merkatuan, gainera, plastikozko tapoiak jasoko dituzte Araitz garuneko paralisia duen 2 urteko umearentzat.

Azokan parte hartu gura duenek maiatzaren 31 baino lehen eman beharko dute izena, ikastaroak@uribekosta.eus helbide elektronikoan edo 946 579 280 telefono zenbakian.

Azoka ekainaren 8an izango da, 11:00etatik 15:00etara, Antsonekoa plazan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun