Udako jaiak 2019

Rabu-lehiaketa: lapiko artean egun-pasa itzela egiteko aukera, bihar Urdulizen

Erredakzioa 2019ko uzt. 12a, 08:00

Tradizio luzekoa da buztan erregosia prestatzeko Urdulizko txapelketa: 53. edizioa izango da aurtengoa. Ohi denez, Txori Alai kirol eta eta kultur elkarteak antolatuko du Landan egiten den jai ospetsua.

 Oso goiz hasiko da eguna, eta bazkalordura arte txistulari eta trikitilariek alaituko dute ingurua. Kuadrillei ere egokituko zaie giroa sortzea; are gehiago, hori ere kontuan hartuko da sariak erabakitzeko orduan.

Urdulizko rabu-lehiaketaren egitarauaren berri izateko, deskargatu gure app-a, doakoa da!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun