Udako jaiak 2019

Andramariak Urdulizen: kakarraldoa, hegan egiteko prest

Erredakzioa 2019ko ira. 4a, 09:44

Barikuan hasiko dira Urdulizko Andra Mari jaiak, betiko legez aste-akabu bitan banatuta. Lehenengo txanda Landari egokituko zaio, eta bigarrena Elortzari.

Bariku arratsaldean, Udaletxean irakurriko dute pregoia eta hantxe botako du txupina Bittor Arrizabalagak. Ondoren, behin Kakarraldoa jaitsita, herritarrak eta kuadrillak herriko beste aldera joango dira, Landara. Bertan egingo dute lehenengo asteburua, eta bigarrenean, hilaren 13tik 15era, Elortzara itzuliko dira jaiak.

Urtez urte egitarauan ondo errotutako ekitaldiak izango ditugu aurten ere Urdulizko jaietan. Hasierako desfileaz gain, aipatzekoak dira, esaterako, Andra Mari eguneko (irailak 8) ezusteko ekitaldia, edota bigarren asteburuko mozorro-lehiaketa. Auto zaharren topaketa ere egingo da berriro irailaren 15ean, Udaletxeko plazan.  

Jaiak, bere horretan, irailaren 15ean amaituko badira ere, hileko gainerako asteburuetan egingo diren hainbat ekitaldi ere sartu dituzte egitarauan: Urdulizko 7. Herri Ibilaldia (irailaren 21ean), Mendi-bizikletako 1. Familia Topaketa (irailaren 22an) eta plater-tiroketa (irailaren 28an).

Urdulizko Andra Mari jaien egitarauaren berri izateko, deskargatu gure app-a, doakoa da!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun