Urdulizko udal-enplegu programaren hautagaien behin betiko zerrenda argitaratu dute

Erredakzioa 2020ko ots. 14a, 09:05

Behargin bat lanean, artxiboko irudian.

Lau peoi kontratatzeko hautaketa-prozesuaren emaitzak argitaratu ditu Urdulizko Udalak. Hautaketa prozesu hori 2019-2020ko Urdulizko udal-enplegu programaren barruan sartzen da, alkate-dekretuz onartutako oinarrien arabera. 

Prozesu hori arautzen duten oinarrien arabera, kontratazioak Uribe Kostako Behargintzak egingo ditu eta sei hilabetekoak izango dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun