Zehazki, iazko uztailaren 1etik aurtengo uztailaren 1era bitartean umea eduki duten amei eskainiko zaie aurreskua. "Ohi baino ekitaldi xumeagoa izango da", esan du Udalak, "segurtasun-arau berrietara egokitua". 19:00etan hasiko da emanaldia.
Ama izan diren eta joateko asmoa duten emakumeei ohartarazteko eskatu die Udalak. Horretarako, 94 676 20 61 telefonora deitu edo sarrera@urduliz.eus helbidera idatzi beharra dago uztailaren 17a baino lehen.