Garbigune mugikorra Urdulizko Antsonekoa plazan egongo da asteon

Erredakzioa 2020ko uzt. 21a, 13:27
© BIZKAIKO FORU ALDUNDIA

Atzotik, eta uztailaren 24ra arte, Antsonekoa plazan egongo da Garbikerren Garbigune mugikorra. Etxean sortutako hainbat hondakin berezi bertan uzteko aukera izango dute herritarrek, honenbestez. 

Hauek dira Garbigunean utz daitezkeen hondakinak:

  • Etxeko tresna txikiak
  • Sukaldeko tresnak
  • Etxeko olioa (ontzi itxian)
  • Sakelako telefonoak
  • Kableak
  • Pinturak eta disolbatzaileak
  • Aerosolak
  • Kutsatutako xurgatzaileak
  • Tonerrak
  • Tintazko kartutxoak
  • Metalezko kapsulak
  • Plastikozko kapsulak
  • Pilak
  • CDak, DVDak eta kaseteak
  • Erradiografiak
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun