Egindako lanen bitartez berritu egin dute oinezkoentzako zoladura eta irisgarritasun hobea ezarri da urbanizazioan, espaloien azalera erabilgarria handitu baita. Oinezkoentzako pasabideetan bideraino eraman da espaloia, segurtasuna areagotuz. Horregaz batera, egokitu egin dira oinezkoentzako pasabideak, irisgarritasun arauteriaren arabera jarriz (neurriak, maldak eta zoladura iragarlea). Eta, azkenik, hainbat jesarleku jarri dira, irisgarritasun irizpideen arabera diseinatutakoak. Obra denen aurrekontua 566.191,28 eurokoa izan da (BEZ barne).
Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Administrazio eta Erakunde Harremanetarako Sailak, 2019an, 44.915,33 euroko diru-laguntza eman zion Urdulizko Udalari, obra gauzatzeko, eta horri gehitu behar zaio Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak hiri-inguruneko irisgarritasuna bermatzeko emandako 233.963,34 euroko diru laguntza. Azken hori ere 2019an eskatu zuen Udalak, eta 2020ko lehen hiruhilekoan jakinarazi zuten ebazpena.