Arduradunek azaldu dutenez, Eskola 42 proiektua asteko 7 egunetan etengabe irekita egongo da, doakoa izango da, teknologia maite duten pertsonentzat pentsatua, adin mugarik gabe, aurretiko ezagutza eta titulazioa izanik edo gabe. Metodo pedagogiko berri batean oinarritua egongo da; hau da, ez du irakaslerik eta gamifikazioan eta lankidetza-lanean oinarritzen da–, proiektuak campus irekiak ditu mundu osoan.
"Gaitasun digital berriei buruzko prestakuntza integralaren proposamen hori babesten duen ikaskuntza-fisolofia bezain interesgarria da enplegagarritasun-emaitza hauek erakutsi izana: % 100eko laneratzea dagoen herrialde guztietan", nabarmendu dute.