Aurretik aipatutako sindikatuek uste dute neurri horren atzean langileen eskubideen murrizketa berri bat "entseatzeko asmoa" dagoela, auzitegietan ondo ateratzen bada, gainontzeko euskal osasun zerbitzura zabaltzeko.
Hala ere, iragarri dutenez, Auzitegi Gorenak txanda-osagarria jasotzeko bete beharreko baldintzak argitzen dituen epaia eman du oraintsu. Hala, sindikatuek azpimarratu dutenez, baldintza horiek langileen arteko txandakatzea dira, "eta hori betetzen dute Urdulizko ospitaleko dozenaka profesionalek, gaur egun beren eskubideak modu arbitrarioan murriztuta, eta azken urteetan metatutako galera ekonomiko handiarekin jarraitzen baitute".