Argitaratutako informazioaren arabera, Santa Mariñe aparkaleku-publikoa hainbat modutan erabili ahal izango da. Alde batetik, behin-behineko egonaldiak direnean, txandakako erabiltzaile izateko, aparkalekua uzteko unean bertan ordaindu beharko da, minutuan 0,025 euroko kuota ordainduta, eta gehienez 13 eurokoa.
Plazak erreserbatu ahal izango dira; horiek, hilez hil ordaindu beharko dira, banku-helbideratzearen bidez. Kasuotan, egoiliarrak direnek 52 euro ordaindu beharko dute hilero; abonatuek, aldiz, hiru motatako zerbitzuen artean aukeratu ahal izango dute: 24 ordukoa (60 euro hilean), egunekoa, 07:00etatik 19:00etara (45 euro hilean); eta gauekoa, 21:00etatik 09:00etara (25 euro hilean).
Informazio guztia hemen topa daiteke.