Herritarren artean jarduera fisikoa sustatzeko ibilbidea markatzen duten seinaleak hondatu dituztela salatu du Urdulizko Udalak. Adierazi dutenez, urtarrilean jarri zituzten mapa eta kartelek kalte larriak jaso dituzte, eta horietako hiru konpontzeko kendu behar izan dituzte. Uribe Kostako Mankomunitatetik eta Udaletik gizalegearen kontrako ekintza horiekaz bukatzeko eskatu dute, urduliztar guztiei kalte egiten dietelako.