“Ekimen horiekin, aurrerapausoak ematen ditugu Urduliz jasangarriagoa eta ingurumena gehiago errespetatuko duena lortzeko helburuan, eta, aldi berean, hondakinen kudeaketa eraginkorragoa posible egiten dugu”, adierazi du Javier Bilbao alkateak. “Ahal ditugun tresna guztiak jarri gura ditugu urduliztarren eskura, guztion artean pertsonen neurrira eta beharretara egokitutako hiri-ingurune atseginagoa eraikitzeko”.
Ildo horretan, hondakinak kudeatzeko zerbitzuetan inausketen eta norbanakoen landare-hondakinak biltzea erabaki du Udalak. Zerbitzua etxez etxe egingo da, astelehenetan, hamabostero. Zerbitzua erabiltzeko, beharrezkoa izango da aldez aurretik 946 026 718 telefonora deitzea eta materiala, aldez aurretik zatituta, zabor-poltsetan uztea (6 unitate gehienez) finkaren kanpoaldean. Lorezaintzako langileek astelehenetan jasoko dituzte, lehenengo orduan.
Era berean, lorezaintza-kontratu berriak udalerriko estrategia jasangarriari laguntzeko hainbat ekintza jasotzen ditu, horien artean Santa Marina inguruan Pampako luma-mottoa kentzea, bertako landareen aniztasuna bultzatzeko espezie polinizatzaileak ereitea, eta Zuhaitzaren Eguna dela-eta Elortza Eskolako baratzean jarduera espezifiko bat egitea.
Gainera, neurri horiek, hiri-hondakinak kudeatzeko zerbitzu integral eraginkorragoa lortzeko eta Europar Batasunak ezarritako helburuetara pixkanaka hurbiltzeko Urdulizko Udalak egin duen apustu estrategikoaren barruan sartzen dira. Ildo horretan, 5. edukiontziaren erabilera sustatzeko azken kanpainak izan duen erantzun handia azpimarratu gura izan du Udalak; izan ere, aurten % 4 igo da haren erabilera.