Urdulizen erroldatutako edozein pertsonak parte har dezake Udalak martxan jarritako aurrekontu parte-hartzaileen egitasmoan. Ekainaren 27ra bitartean, interesdunek euren iritziak eman ahal izango dute aurrez aurre udal-arduradunek herrian jarritako postontzietan –udaletxean, kiroldegian, kultur etxean eta gaztelekuan–. Era berean, karpa informatiboak jarriko dituzte ekainaren 22an, metro geltokiaren inguruan 11:00etatik 14:00etara, eta Antsonekoa plazan 16:00etatik 19:00etara; eta ekainaren 23an udaletxeko plazan, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
Parte hartzeko bete beharreko inprimakia hauxe da.