Iaz bezala, ohikoa baino ekitaldi xumeagoa egingo dute, segurtasun arau berriei egokitutakoa, baina "betiko izpirituagaz". Kontuak horrela, aurtengo ekitaldia Antsonekoa plazan egingo dute, hilaren 20an, martitzenean, 19:00etan.
Urdulizko Udalak ama berri guztiak animatu gura ditu ekimen berezi horretan parte hartzera. Horretan, Iratxo Gorria dantza-taldeak aurreskua dantzatuko du eta ama guztiei oroigarri bana entregatuko diote. Horretarako, baina, aldez aurretik izena eman beharko da 94 676 20 61 telefonora deituz edo sarrera@urduliz.eus posta elektronikora idatziz.