Urdulizko historia eta kondairak izango dira Txiri-Txiri ibilbidearen hurrengo gaia

Ander Zarraga 2021ko abe. 9a, 15:25

Urdulizko Udalak Txiri-Txiri ibilbide berria antolatuko du abenduaren 19an, domekan. Oraingoan, herriko historia, pertsonaia nabarmenak, kale eta baserrien artean ezkutatuko altxor artistikoak eta beste hainbat txoko ezagutzeko aukera eskainiko dute. Koldo Somokueto historialariak gidatuko duen ibilbideak txanda bi izango ditu: 10:00etan eta 12:00etan. Bertaratzeko, aldez aurretik lotura honetan izena eman behar da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun