2021/12/17 18:00etan

Antzerkia

Familia guztiarentzako antzerkia: "Tomaxen abenturak"

Familia guztiarentzako antzerkia: "Tomaxen abenturak"
Urdulizko kultur etxea, Urduliz

Tomax mutil inozentea da. Baina jatorra, alaia, dibertigarria. Txantxak egitea asko gustatzen zaio, nahiz eta beti horien ondorioak pairatu. Abenturazalea da. Ameslaria. Etengabe istorioak asmatzen ari da. Tomaxek lagun berria dauka: Muxi.

Muxi neska azkarra da, ikasgelako azkarrena. Dantzatzea asko gustatzen zaio, eta bizikletaz ibiltzea. Egunero ikastolara bizikletaz etortzen da. Tomaxek eta Muxik haien abenturetan murgiltzea proposatzen dizuete. Ondo pasatzeko. Abenturekin, kantekin, dantzekin, magia eta jolasekin dibertitzeko.

Portzierto, guraso eta aiton amonek ere primeran pasatzen dute.

Sarrera: 2 euro

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun