Berbaldia astelehenean izango da, abenduaren 20an, Urdulizko kultur etxean; sarrera dohainik izango da.
Edestiaurre arkeologia elkarteko Iñaki Libano arkeologoak eta Orbela, ingurumen, kultura, aisialdi eta turismo arloetako zerbitzu enpresako teknikariek emango dute asteleheneko berbaldia. Elkarregaz, azken hiru urteetan Santa Marina Haitzetan Burdin Hesiagaz lotuta egin diren lan eta aurkikuntza arkeologikoak azalduko dituzte; horretaz gain, Memoriaren Ibilbideak deituriko jardueren berri ere emango dute.
Berbaldia astelehenean izango da, abenduaren 20an, Urdulizko kultur etxean; sarrera dohainik izango da.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!