Musikatuak musika-atalaren bigarren abesti-zerrenda dakar HIRUKAk. Aurrekoan, Leioa Kantika Koralak aukeratutako abesti harmoniatsu eta koralak alde batera utzi, eta, oraingoan, Gorka Tetua urduliztarraren proposamena doinu indartsuagoakaz dator; euskaraz, ingelesez zein gaztelaniaz eta rock musikaren garai guztietako 20 proposamen. Gozatu!
urt 13 Leioa
Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.
Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda. Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz edo beheko botoiari sakatuz.