Pista berriak Antsonekoa plazaren muturretako baten 200 metro koadro inguru hartzen ditu, eta saskia eta ateak ditu. Kantxaren perimetroa metro bateko altuerako aluminiozko zutoinakaz dago hesituta, umeen segurtasuna bermatzeko. Gainera, panelen ordez zutoiak erabiltzea erabaki dute, pista une oro kanpotik ikus dadin errazteko.
“Ingurune hau familientzako topagune eta aisialdirako gune gisa sendotu gura dugu, eta Urdulizko umeek jolasteko eta ondo pasatzeko behar duten guztia aurki dezatela hemen”, adierazi du Javier Bilbao Urdulizko alkateak.