Bi koloso aurrez aurre Urdulizen

Hodei Torres 2022ko api. 11a, 10:02

Zapatuan, hilaren 9an, tamaina handiko behi eta idi bana izan ziren protagonistak Urdulizen. Lehenengoak, Paloma-Diamantidis izenekoak, Akitaniako behi blonda da eta 1.510 kiloko pisua du; bigarrenak, txaroldar arrazako idiak, aldiz, Erralde du izena eta 1.996 kilo ditu. Biak aurkeztu zituzten aste-akabuan, udalerriko Bihotza taldearen harategiaren aurrean, eta, lortu duten tamainagatik, haien jabeak errekorren liburuan sartu gura ditu. Erakusketak ikusmin handia sortu zuen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun