Potato taldearen kontzertua egongo da domekan Urdulizen egingo duten elkartasun-jaialdian

Ander Zarraga 2022ko mai. 6a, 11:09

Urdulizko Txiberri tabernan errepresaliatuen aldeko elkartasun-jaialdia egingo du Kandelaria kultur elkarteak, domekan, maiatzaren 8an. 11:00etatik aurrera, hainbat jarduera antolatuko dituzte: elkartasun-azoka, tonbola eta umeentzako Sorgina Txirulina ipuin-kontalaria, besteak beste. Horretaz gain, eguerdian, Andaluziatik etorritako No Somos tu Rollo eta Er Duende taldeen emanaldiak egongo dira, eta Potatao talde ezagunaren reggae kontzertuak itxiko du egitaraua.

Elkartasun-jaialdirako sarrerak salgai daude zazpi euroko prezioan, Plentziako Uriolan, Sopelako Laiak tabernetan eta Txiberrin bertan ere.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun