Udaleku irekiak antolatu ditu aurten ere Urdulizko Udalak; txanda bi izango dira: ekainaren 27tik uztailaren 8ra eta uztailaren 11tik 22ra. Horietan parte hartu gura dutenek, aldez aurretik izena eman beharko dute, maiatzaren 20a baino lehen (egun hori barne). Horretarako, kultur etxera jo beharko da edo mezua bidali euskera1@uribekosta.eus helbide elektronikora.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!