Uribe Kostako Behargintzak, Enplegua Babestu eta Ekonomia Sustatzeko Udal Zentroak, launa pertsona kontratatuko ditu 89 eguneko epean ondoz ondoko bi txandatan. Horretarako, pertsona eskatzaileak bete behar ditu honako derrigorrezko baldintzak hautaketa prozesuan parte hartu ahal izateko: langabezia egoeran eta Lanbiden inskribatuta egotea, Urdulizko udalerrian erroldatuta egotea, etengabe, 2022ko urtarrilaren 1etik eta programaren hasierarekiko aurreko urte naturalean Uribe Kostako Behargintzan kontratatuta egon ez izana.
Era berean derrigorrezkoak dira nazionalitate espainiarra, Europar Batasuneko herrialdetako herritarra izatea (atzerritar ez komunitarioaren kasuan, Espainian lanerako eta lege-egoitzarako baimena duena), hemezortzi urte beteta izatea, gainditu gabe, bere kasuan, derrigorrezko erretiroaren gehieneko adina. Bestalde, zereginak dagokion bezala betetzeko ezgaitzen duen desgaitasun funtzionalik ez du jasan behar.
Eskari-oinarrien xehetasun gehiago kontsultatu ahal izango dira Uribe Kostako Behargintzaren bulegoetan, Urdulizko Udalean eta www.urkobe.eus zein www.urduliz.eus webgunetan. Beteta izatean, eskaria aurkeztu behar da Uribe Kostako Behargintzaren bulegoetan (Berangoko Karabiazazpi Kalea, 1, 10:00 -13:00 ordutegian, astelehenetik barikura).