Urduliztarren ekarpenak batzeko prozesu parte-hartzailea abiatu dute

Ander Zarraga 2022ko mai. 20a, 12:42

Urdulizko auzoek dituzten beharrak hurbiletik ezagutzeko helburua duen prozesua abiatu du Udalak. Urduliz Auzolanean izeneko egitasmoaren lehen edizioan Elortza, San Fermin eta Labetze auzoetako bizilagunen iritziak jaso gura dituzte. Prozesua maiatzaren 29ra arte egongo da martxan, eta udalerrian erroldatuta dagoen 16 urtetik gorako edonork parte har dezake horretan. Udal-iturriek zehaztu dutenez, aipatutako auzoetan egiteko obra txikiak, hobekuntzak eta doikuntzak proposatu daitezke, aurrekontuaren bidez gauza daitezkeenak, hain zuzen.

Parte hartzeko prozesua lau modutara egin daiteke: inprimakia betez eta udaletxean entregatuz, inprimakia auzoetako postontzietan utziz, Udalaren webgunean edo karteletan jarritako QR kodearen bitartez.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun