Iñaki Bilbao Gaubeka urduliztarra 24 urte daramatza espetxean, eta 2017n bete zituen bere zigorraren hiru laurdenak. Basauriko espetxean izan aurretik, Madrilgo espetxeetan eta Zuerako kartzelan egon zen.
Gorka Martinez Ahedo presoa ere Urdulizkoa da. 24 urte eta erdi daramatza preso eta Frantzia, Andaluzia, Extremadura eta Galiziako espetxeetan egon da. Basauriko espetxera ekarri aurretik, El Duesoko espetxean egon zen. 2015ean zigorraren erdia bete zuen.