Urdulizetik Plentziara egingo duten txangoan izena emateko aukera dago oraindik

Ander Zarraga 2022ko eka. 10a, 14:57

Txiri-Txiri ekimenak Urduliz eta Plentziaren arteko ibilaldia egingo du domeka honetan, ekainaren 12an. Herritar guztien eskura dagoen lau orduko ibilbide erraza egingo dute udalerri bien artean; gainera, Plasentia de Butron museoa ezagutzeko aukera ere izango dute bertaratzen direnek. 10:00etan jarri dute hitzordua, eta bertaratzea doakoa izango den arren, izena eman beharko da lotura honetan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun