Goizean, 10:30etik aurrera, barazki eta frutek bertako egiazkotasuna ziurtatzeko zigilua jaso bezain laster, horiek balioesteko eta erosteko aukera egongo da. Antolatzaileek azaldu dutenez, oraindik salmentarako postua eskuratzeko aukera dago 946 763 631 telefono-zenbakira deituz.
Horretaz gain, ardia eta euskal gastronomia dastatzeko aukera ere izango dute bertaratzen direnek, eta eguna alaitzeko fanfarrea batek jarriko du musika-doinua Antsonekoa plazan.
Sariketa
Urtero legez, barazki, landare eta frutarik onenak ekoizten dituztenek BBK Fundazioaren trofeoak jasoko dituzte 14:00etatik aurrera. Era berean, Urdulizko Udalak kategoria bakoitzean 130, 110 eta 100 euroko dirusariak emango dizkie lehen hiru postuetan sailkatzen diren ekoizleei.