Irailaren 7tik 24ra

Udari zuku guztia ateratzeko azken txanpa, Urdulizen

Ander Zarraga 2022ko ira. 1a, 09:00

Kakarraldoren kalejira Urdulizko kaleetatik, artxiboko irudian.

Kakarraldok berriz ere egingo du Urdulizko udaletxetik Landarainoko bidea. Hori jaien lehen aste-akabuan izango da; bigarrenean, festa Elortzara mugituko dute. Aurten, Radio Patio kuadrilla izango da udaletxeko balkoitik txupina jaurtitzeaz arduratuko dena.

Irailaren 7an hasiko dira 2022ko Urdulizko andramariak. Radio Patio kuadrillako kideek udaletxeko balkoian txupina bota eta pregoia irakurri ondoren, urduliztarrek jaitsiera egingo dute Andra Mari elizaren ondoko Landara, bertan egingo baitituzte festetako lehen aste-akabuko jarduera gehienak. Egun horretan, jantzi tradizionalakaz bertaratzeko eskatu du jai-batzordeak, baserritarrez zein arrantzalez.

Behar bezalako atsedena hartu ostean, bigarren aste-akabuan Elortzara eramango dituzte ospakizunak, irailaren 16tik aurrera. 

Guztira, urduliztarrek 10 eguneko egitaraua izango dute ondo baino hobeto pasatzeko hamaika aukeragaz. Egun horietan, ez dira faltako musika, jana, umeentzako jarduerak edo askotariko ikuskizunak. Tartean, hainbat kirol-jarduera ere egingo dituzte, hala nola txirrindularitza-lasterketa, Urduliz Eskubaloi Taldearen aurkezpena, saskibaloia edota irailaren 24an egingo duten herri-ibilaldia.

Egitaraua

Irailak 7, eguaztena

  • 19:00 Txupina jaurtitzea eta pregoiaren irakurketa Kuadrilla Radio Patioren eskutik, udaletxean. Ondoren, Kakarraldoren jaitsiera herritik Landaraino.
  • 20:00 Herrian zendutakoen omenezko meza.
  • 20:30 Pote bakoitzagaz txistorra doan, txosna-gunean.
  • 20:30 Kuadrillen aurkezpena.
  • 22:00 Zezensuzkoa.

Irailak 8, eguena

  • 10:00 Kalejira txistulariek alaituta.
  • 11:00 Meza nagusia.
  • 11:45 Ohorezko aurreskua, eliza aurrean.
  • 12:00 Herri-kirolak, Landan.
  • 16:00 XXXIII. Andra Mari Txirrindularitza Sari Nagusia, 23 urtez azpikoak.
  • 17:45 Txirrindularitza-lasterketako sari-banaketa, Landan.
  • 18:00 Kuadrillentzako jolasak, Landan.
  • 20:30 Bilbainadak: Puro Relajo, Landan.
  • 22:00 Zezensuzkoa, txosna-gunean.
  • 22:00 Suziriak, Landan.
  • 22:30 Ikuskizuna: Las Fellini, Landan.

Irailak 9, barikua

  • 18:00 Elektrotxaranga.
  • 20:30 Kuadrillentzako play-back lehiaketa.
  • 22:00 Zezensuzkoa, txosna-gunean.
  • 00:00 Kontzertua: Oxabi taldearen erromeria, Landan.

Irailak 10, zapatua

  • 12:00-15:00  Tren txu-txu, Landan.
  • 12:00 Kuadrillentzako ginkana.
  • 14:00 Landaraino igoera trikitilariakaz.
  • 14:30 Herri-bazkaria, Landan. Txartelak salgai Azkena eta Txiberri tabernetan.
  • 15:00 Bazkarira doazen umeentzako animazioa.
  • 18:00 Kuadrillen arteko futbolin-txapelketa.
  • 22:45 Zezensuzkoa, txosna-gunean.
  • 23:00-02:30  Kontzertua: Tributo taldea, Landan.

Irailak 11, domeka

  • 11:00 Umeentzako parkea, Landan.
  • 17:00 Goitiberen jaitsiera  Ondoren, Erdi Kilometro igoera.
  • 19:00 Mountain Bike erakustaldia.
  • Irailak 16, barikua
  • 17:30 Txinbera- eta tiragoma-txapelketak, Elortzan.
  • 19:30 Urduliz Eskubaloi Taldearen aurkezpena, Iparralde kiroldegian.
  • 20:00 Street Basket, Elortzan. Izen-ematea 19:30ean.
  • 22:00 Zezensuzkoa, txosna-gunean.
  • 23:00 Kontzertua: Esne Beltza.

Irailak 17, zapatua

  • 10:00 Kalejira txistulariek alaituta.
  • 11:00 Umeentzako parkea, Elortzan.
  • 13:00 Iratxo Gorria Dantza Taldearen emanaldia, udaletxeko plazan. Ondoren, Iparraldeko herri-kirolak.
  • 13:30 Bits-jaia, Landan.
  • 16:30 Mozorro-lehiaketan izena ematea.
  • 17:00 Mozorro-lehiaketa, Elortzan.
  • 17:00 Afizionatuen eta profesionalen pala-partidak, Iparralde kiroldegian.
  • 19:00 Umeentzako txalaparta-tailerra, Elortzan.
  • 20:00 Sardina-jana, udaletxeko plazan.
  • 21:00 Kale-ikuskizuna.
  • 23:00 Kontzertua: Modus Operandi, Elortzan.

Irailak 18, domeka

  • 12:00 Auto zaharren erakusketa, udaletxeko plazan.
  • 16:00 Mus-txapelketa, Lau Bide jatetxean.
  • 18:00 Umeentzako jarduerak eta jaien bukaera.

Irailak 24, zapatua

  • 09:00 Urdulizko VII. Herri Ibilaldia, udaletxeko plazatik hasita.
  • 10:00etan umeen martxa.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun