Kalea egituratzeko orduan, Udalak kale atseginagoa eta urbanoagoa diseinatu du, ibilgailuentzako galtzada ahalik eta gutxien doituta autoek abiadura neurtu dezaten –abiadura muga 30 kilometro ordukoa da–. Hala, espaloi zabalagoa jarri da etxebizitzen ondoan. Espaloiak berdegunearen zerrenda jarraitua du, ibilgailuen galtzadaren ondoan eta beste bat etxebizitzen ondoan; horrela, euri-urak drainatzea errazten da, hainbat motatako zuhaixkak jarri ahal izateagaz batera, kaleari irudi koloretsua eta atseginagoa emanez.
Kale hori abian jarrita, hobetu egin dituzte Elortza LHI ikastetxearen eta Udaletxeko plazaren inguruko segurtasun- eta ingurumen-baldintzak, gune horretan trafikoa murriztu egin baita. Eskolako autobus-geltokiak eta Bizkaibusekoak Labetxe bidera eraman dituzte.
Emaitza ikusita, Javier Bilbao alkateak azpimarratu du, bide nagusiko trafiko-bolumena gutxitzeaz gainera, "ingurumen-inpaktua murriztu eta Elortza ikastetxe inguruko oinezkoen segurtasuna handitu" egin dela: "Aldaketa honi esker, ikastetxe horretako ikasleentzat espazio babestuagoa sortu nahi dugu”.