Hong doktorea da Musikologian, Musika Arteetan eta Organo Interpretazioan. Horretaz gain, kontzertista gisa aritu da Estatu Batuetan, Kanadan, Suitzan, Belgikan, Espainian, Frantzian, Finlandian eta Txinan. Zapatuan, Correa Braga, Larrañaga, Soler, Martin y Coll, Haydn, CPE Bach eta Eslavaren entzunaldiak eskainiko ditu.
Gainera, emanaldia pantaila handi batean proiektatuko da, bertaratzen direnek organo-jotzailearen emanaldia xehetasun osoz jarraitzeko aukera izan dezaten.
Urdulizko organoa 1853an eraiki zuten Roques e hijos organogileek, eta, besteak beste, Burgos, Cadiz eta Huescako katedraletako organoak ere eraiki zituzten.
Bizkaiko Foru Aldundiak eta Urdulizko Udalak babesten duten emanaldia Bizkaiko Hotsak XVII. organo-jaialdian kokatzen da, lurralde osoko udalerrietako elizetan egiten ari den kontzertu-sorta, hain zuzen ere.