Elkartasun Azoka egingo dute domekan Urdulizko Txiberri tabernan

Erredakzioa 2022ko abe. 8a, 10:25

Txiberrin egingo dute azoka.

Domekan, abenduaren 11n, Kandelaria Kultur Elkarteak azoka "erraldoia" egingo du Urdulizko Txiberri tabernan, eguerdiko 11:00etatik 15:00etara. Denera, 18 postu jarriko dituzte, taloak, barazkiak, garagardoak, eskulanak eta arropa saltzekoak, besteak beste. Gainera, merkatua girotzeko Soinu Beltzak jarriko du musika.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun