Sarreren salmenta webgunearen bitartez egin daiteke hemen, martxoaren 9tik aurrera. Leihatilan, Urdulizko areto txartelaren jabeek lehentasuna izango dute astelehenetik eguaztenera, biak barne, eta eguenetik aurrera, edozeinek. Hauek gehienez bost sarrera erosi ahalko dituzte, eta eskudirutan ordaindu beharko dute. Bestalde, Totemearen bitartez ere eskuratu daitezke sarrerak, eguenetik aurrera, txartelagaz ordainduz.