2023/05/09 18:00

Berbaldiak eta mahainguruak

2023ko Europako Eguna Urdulizen

2023ko Europako Eguna Urdulizen
42 Urduliz eraikina, Urduliz

2023 Eskumenen Europako Urtea izendatu du Europako Batzordeak. Horren bidez, Europar Batasunak bultzada berri bat eman nahi dio etengabeko ikaskuntzari, pertsonak eta enpresak trebatuz trantsizio ekologiko eta digitalean lagun dezaten, berrikuntza eta lehiakortasuna lagunduz. Ekimen asko jarriko dira abian aurten hainbat eremutan, Europako herritarren trebakuntza, prestakuntza eta lehiakortasunaren hobekuntzarako tresnen garapena sustatzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun