Lursailen lagapena zehaztu ondoren, Osasun Sailak zentro berria eraikitzeko proiektua egingo du, eta, ondoren, obrei ekingo die. Modu horretan, lehen arretako osasun-zentroak berritzeko eta eraikitzeko duen urteko planari jarraituko dio Osakidetzak.
Urdulizko Udalak oso positibotzat jo du albistea: "Funtsezko ekipamendu bat gauzatzeko urrats oso garrantzitsua da. Horrela adierazi diogu Osasun Sailari urte hauetan, gure bizilagunen eskariak eta beharrak behar bezala artatu ahal izateko”.